ezkontzera zoazte!

ETA DENA PRESTATZEN
LAGUNDUKO DIZUEGU…

Hainbat hilabete lehenago dena prest izan nahi duten horietakoak zarete ala denboraren hatzaparretan erori gabe lasaiago bizi nahi dutenetekoak zarete? Bi kasuetan lagunduko dizuegu ezkontza eguna antolatzen. HARTU ARNASA! Dirudiena baino errazagoa da dena.

Pentsatu apur bat, eskatu eta geuk egingo dugu gainerako guztia.

TIMINGS &
PLANNING

  • Timing

    Lehenengo, zein egunetan ezkondu nahi duzuen erabaki behar duzue, eta, ondoren, ezkontza non egin nahi duzuen.

    Behin eguna eta lekua aukeratu ondoren, lasaitu zaitezte. Zailena eginda dago!

     

  • Gonbidapenak

    Orain jadanik esan diezaiekezue senitarteko eta lagunei ezkontzera zoaztela. Gonbidatuei ezkontzaren berri, normalean, ezkontza-eguna erabakitzen denean ematen zaie, eta gonbidapen formalak hiru hilabete aurretik banatzen dira zehaztasun guztiak emanez.

  • Musika

    Zein ukitu eman nahi diozue zuen ezkontzari? DJ bat kontratatu nahi duzue? Ala, agian, nahiago duzue orkestra bat edo banda bat? Xehetasun horiek bere ukitua ematen dute. Koktelean girotzeko musika jar dezakezue, sartzeko abesti bat aukeratu dezakezue … Ezkontide guztiok izaten duzue “zuen” abestia; ozenki entzun dadila, beraz, zuen egunean.

  • Dekorazioa

    Ezkontza pertsonalizatua egin nahi baduzue, zuen gustu edo zaletasunetara moldatutako ezkontza egin nahi baduzue, dekorazioa funtsezkoa izango da. Horretarako, Dekorazio Sail bat dugu, eta bere laguntza izango duzue nahi duzuen hori lortzeko.

  • Jantzia

    Eta ez dezagun andregaiaren jantzia ahaztu. Estilo eta aurrekontu askotakoak daude, gozatu aparta izango den uneaz, sortuko dizkizuen buruhauste guztiak gorabehera!

  • Autobusak

    Gonbidatuak eroso senti daitezen, agian komeni da autobusak alokatzea. Egun batez lasai egon daitezela eta gozatu dezatela!

  • Legezko tramiteak

    Nondik hasiko naiz paperak egiten? Hauek dira ezkontza zibila edo erlijiosoa egin ahal izateko bete behar dituzuen tramiteak.